martes, 31 de marzo de 2020

GORPUTZ ADIERAZPENA



Saioa girotzeko beroketa bezala pare bat bideo proposatzen dizkizuet, familia osoak elkarrekin egiteko modukoak. Animo eta astindu gorputzak!!!

Beroketa 1

  Beroketa 2


GORPUTZ ADIERAZPENA LANTZEKO BIDEOAK

Animaliak: Bideoan azaltzen diren adibideak jarraituz animalien ibilkera imitatuz etxetik zehar mugitu, eta ea etxekoek zein animali zaren asmatzen duten....



Emozioak: Bideoan azaltzen diren emozioak zure gorputz eta aurpegiarekin etxekoei adierazi, ea asmatzen duten nola sentitzen zaren...


Mimika jolasak:
Mimikaren bidez batez ere kontzentrazioa, sormena eta irudimena landuko ditugu.
Gainera, emozio eta sentimenduak transmitituko ditugu, sozializazioa hobetuko dugu,
gure gorputza hobeto ezagutzen lagunduko digu...

Binaka edo talde txikian egitekoak izango dira.
Txandaka, batek hitz bat aukeratu behar du edo zozketa bidez egokitzen zaiona hartu
eta gainontzekoei, HITZIK ETA SOINURIK EGIN GABE, zein hitz egokitu zaion azaldu
behar die gesto edo mugimenduen bidez.

Hona hemen adibide batzuk:
LOREA ORDENAGAILUA ESTUTXEA TXAKURRA
KARPETA ARBELA ETXEA ATEA
ZUHAITZA ERLOJUA ZAPATILA MAKARROIAK
ARGIA HEGOAK ITSASOA KATUA,....

Animo eta zuen artean beste hainbat hitz pentsa edo asma ditzakezue.

Ispiluaren jolasa: Binaka bat bestea imitatuz. Bikoteka aurrez aurre jarri eta batek egiten
duena momentuan besteak errepikatu behar du ispilua izango balitz bezala. Hasieran
aurpegiko keinuekin bakarrik hasi daiteke, gero gerritik gorakoekin eta azkenik gorputz
guztia erabiliz. Adostutakoan, rol aldaketa, hau da mugimenduak egiten ari zena
ispiluarena egitera eta alderantziz. Bi parte hartzaile.

Nor da hiltzailea?: Jolaskideak borobilean kokatuko dira. Jolaskideen artean jolasteko
txarteltxoak prestatu ditzakegu HILTZAILEA (begi keinua egiten), POLIZIA (hiltzailea
salatzen), SALBATZAILEA (hildako herritarrei mihia atereaz bizitza berreskuratzen) eta
HERRITARRA (hiru izan ezik beste guztiak) jarriaz. Txartelak buruz behera jarri eta jolaskide
bakoitzak txartel bat hartuko du tokatu zaion pertsonaiaren lana eginez. Herritar bakoitza
hiltzean “hilda nago” esango dute eta lurrean etzango dira. Salbatzaileak mihia ateratzean
“biziberritu naiz” esan eta berriz jarraituko du jolasten. Hiltzailearen helburua, poliziak nor
den jakin aurretik herritar guztiak hiltzea izango da eta poliziaren helburua, hiltzaileak
herritar guztiak hil baino lehen hiltzailea aurkitzea. Lau parte hartzaile edo gehiago.

Estatua jolasa: DJ-ak musika jartzean musikaren erritmora mugituko gara eta musika
gelditzean partaide guztiek geldirik gelditu beharko dugu. Nahi beste partaide.

TEATROMIMO:Peter Roberts pailazo eta mimoak hainbat proposamen eskaintzen ditu bere web-gunean. Gainera euskaraz!! HEMEN KLIK EGIN


No hay comentarios:

Publicar un comentario