viernes, 24 de abril de 2020

FIGURA AKROBATIKOAK

Saio honen atal nagusia figura akrobatikoak egitea da.
Figurak egin baino lehen beroketa egitea komeni zaizue eta horretarako hau proposatzen dizuet:

BEROKETA
3-4-5 urtekoentzat

6-7-8 urtekoentzat

8-9-10 urtekoentzat



FIGURA AKOBATIKOAKklikatu hemen


LUZAKETAK




miércoles, 22 de abril de 2020

BAT IRABAZTEKO CHALLENGE

BEROKETA

Erronka bakoitzetatik PUNTU BAT lortuko duzue eta COVID19 bat hilko dugu eta ea denon artean 100 puntu heltzera lortzen dugun.
Seguru baietz, txapeldunak zarete eta!! Denok batera lortuko dugu!!!


EGIN KLIK HEMEN

EGIN KLIK HEMEN



lunes, 20 de abril de 2020

JUST DANCE

Gaurko saioaren helburua Just Dancerekin dantzatzea eta ondo pasatzea.



















































Txikientzat:









viernes, 3 de abril de 2020

jueves, 2 de abril de 2020

GAITASUN FISIKOAK

Saio honetan gaitasun fisikoa hobetzeko proposamenak jarriko dizkizuet.

BEROKETA

LHko 3-4-5-6.mailako beroketa

Mugimendu artikularrak



HH eta 1-2. mailakoen  beroketa



HH eta LH 1-2-3.mailakoentzat


Desplazamentuak pasabidean

LH 4-5-6.mailakoentzat





Baloiarekin

Bikoteka




PILATES materialik gabe

LUZAKETAK
Goiko atalak
Beheko atalak




miércoles, 1 de abril de 2020

FAMILIA JOLASAK



Saio honetan beroketa bat egin ondoren familiarekin jolasak egiteko proposamenak eskeitzen dizkizuet. Ondo pasa!!!

BEROKETA

FAMILIA JOLASAK





















YOGATXIKI

MASAJEA

martes, 31 de marzo de 2020

GORPUTZ ADIERAZPENA



Saioa girotzeko beroketa bezala pare bat bideo proposatzen dizkizuet, familia osoak elkarrekin egiteko modukoak. Animo eta astindu gorputzak!!!

Beroketa 1

  Beroketa 2


GORPUTZ ADIERAZPENA LANTZEKO BIDEOAK

Animaliak: Bideoan azaltzen diren adibideak jarraituz animalien ibilkera imitatuz etxetik zehar mugitu, eta ea etxekoek zein animali zaren asmatzen duten....



Emozioak: Bideoan azaltzen diren emozioak zure gorputz eta aurpegiarekin etxekoei adierazi, ea asmatzen duten nola sentitzen zaren...


Mimika jolasak:
Mimikaren bidez batez ere kontzentrazioa, sormena eta irudimena landuko ditugu.
Gainera, emozio eta sentimenduak transmitituko ditugu, sozializazioa hobetuko dugu,
gure gorputza hobeto ezagutzen lagunduko digu...

Binaka edo talde txikian egitekoak izango dira.
Txandaka, batek hitz bat aukeratu behar du edo zozketa bidez egokitzen zaiona hartu
eta gainontzekoei, HITZIK ETA SOINURIK EGIN GABE, zein hitz egokitu zaion azaldu
behar die gesto edo mugimenduen bidez.

Hona hemen adibide batzuk:
LOREA ORDENAGAILUA ESTUTXEA TXAKURRA
KARPETA ARBELA ETXEA ATEA
ZUHAITZA ERLOJUA ZAPATILA MAKARROIAK
ARGIA HEGOAK ITSASOA KATUA,....

Animo eta zuen artean beste hainbat hitz pentsa edo asma ditzakezue.

Ispiluaren jolasa: Binaka bat bestea imitatuz. Bikoteka aurrez aurre jarri eta batek egiten
duena momentuan besteak errepikatu behar du ispilua izango balitz bezala. Hasieran
aurpegiko keinuekin bakarrik hasi daiteke, gero gerritik gorakoekin eta azkenik gorputz
guztia erabiliz. Adostutakoan, rol aldaketa, hau da mugimenduak egiten ari zena
ispiluarena egitera eta alderantziz. Bi parte hartzaile.

Nor da hiltzailea?: Jolaskideak borobilean kokatuko dira. Jolaskideen artean jolasteko
txarteltxoak prestatu ditzakegu HILTZAILEA (begi keinua egiten), POLIZIA (hiltzailea
salatzen), SALBATZAILEA (hildako herritarrei mihia atereaz bizitza berreskuratzen) eta
HERRITARRA (hiru izan ezik beste guztiak) jarriaz. Txartelak buruz behera jarri eta jolaskide
bakoitzak txartel bat hartuko du tokatu zaion pertsonaiaren lana eginez. Herritar bakoitza
hiltzean “hilda nago” esango dute eta lurrean etzango dira. Salbatzaileak mihia ateratzean
“biziberritu naiz” esan eta berriz jarraituko du jolasten. Hiltzailearen helburua, poliziak nor
den jakin aurretik herritar guztiak hiltzea izango da eta poliziaren helburua, hiltzaileak
herritar guztiak hil baino lehen hiltzailea aurkitzea. Lau parte hartzaile edo gehiago.

Estatua jolasa: DJ-ak musika jartzean musikaren erritmora mugituko gara eta musika
gelditzean partaide guztiek geldirik gelditu beharko dugu. Nahi beste partaide.

TEATROMIMO:Peter Roberts pailazo eta mimoak hainbat proposamen eskaintzen ditu bere web-gunean. Gainera euskaraz!! HEMEN KLIK EGIN


lunes, 30 de marzo de 2020

ZIRKOA


Egun hau zirkuko jardueretan oinarrituko da. Alde batetik, etxean izan dezakegun materialarekin malabareak egiten saiatuko zarete; eta ondoren, zuek sortutako malabarrekin ariketak egingo dituzue.

ETXEKO MATERIALAREKIN MALABAREAK NOLA SORTU

      PILOTAK

    KARIOKAK


    PILOTA BIGUNAK


   MAZAK


MALABARE ARIKETAK

    MALABAREAK ZAPIEKIN


   MALABAREAK PILOTEKIN


   KARIOKAK



HACKY SACS (PILOTA BIGUNAK)



   LASAIKETA


viernes, 27 de marzo de 2020

PUXIKAK/ERRONKAK


Saio honen helburu nagusia puxikak erabilita jolasak eta erronkak egitea izango da, horretarako puxika batzuk baino ez idtuzu beharko. Hasieran, beroketa bezala pare bat bideo dituzue, eta amaieran erlaxatzeko yoga pixka bat egitea proposatzen dizuegu. Gozatu!!

BEROKETA

LH 1-2. MAILARAKO :


LH 3-4-5-6.MAILARAKO:

Mugimendu artikularrak

Beroketa musikarekin 

PUXIKA JOLASAK ETA ERRONKAK

Ondoren puxikekin egin ditzakezuen ariketa eta erronka batzuk proposatzen dizkizuet.  Jolas eta erronka hauetako batzuk egiteko nahikoa izango duzu puxika bat eta gela bat; beste batzuk egiteko etxea alde batetik bestera zeharkatu beharko duzu. Hala ere, zuen aukeren arabera moldatu ditzakezue. Ah, eta zuen irudimena ere erabili zuen buruari erronka berriak eta desberdinak proposatzeko!!!




Hasteko, hemen dituzue proposamen batzuk bakarka edo etxekoekin jolasteko:


ERRONKAK


  1. Erronka: puxika puztu eta korapiloa egin.
  2. Puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  3. Puxika bakarrik eskuekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  4. Puxika oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  5. Puxika buruarekin joz ea ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  6. Gorputz atal desberdinekin joz, puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  7. Puxika hanka artean duzula, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
  8. Puxika eskuekin joz, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
  9. Puxika oinekin joz, ea gai zaren etxea alde batetik bestera zeharkatzeko.
  10. Puxika buruarekin joz, ea gai zaren etxeko pasilloa alde batetik bestera zeharkatzeko.
  11. Puxikak lurra ukitu gabe ea zenbat aldiz lurrean eseri eta zutitzeko gai zaren.
  12. Lurrean eserita zaudela ea zenbat ikutu egiten dituzun puxikak lurra ukitu gabe.
  13. Lurrean eserita puxika bakarrik eskuekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  14. Lurrean eserita puxika bakarrik oinekin joz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  15. Lurrean eserita puxika gorputz atal desberdinekin joz, puxikak lurra ukitu gabe, ea zenbat ukitu egiteko gai zaren.
  16. Ondorengo sekuentziak jarraituz ea zenbat ukitu egiteko gai zaren:


  • Eskuineko eskua, ezkerreko eskua (errepikatu)
  • Eskuineko oina, ezkerreko oina (errepikatu)
  • Ukitu bat eskuarekin, beste bat hankarekin (errepikatu)
  • Ukitu bat buruarekin, ukitu bat hankarekin, ukitu bat eskuarekin (errepikatu)
  • Ezkerreko eskua, ezkerreko hanka, eskuineko eskua, eskuineko hanka (errepikatu)

Erlaxazioa/Meditazioa



jueves, 26 de marzo de 2020

ERRONKA DIBERTIGARRIAK

Saio honen helburu nagusia prposatutako erronka desberdinak egiten saiatzea izango da, horretarako material gutxi beharko duzue. Erronka ugari daude, batzuk erraz lortuko dituzuenak eta beste batzuk ia ezinezkoak direnak; baina gogoratu garrantzitsuena saiatzea dela!!!  

BEROKETA


 Beroketa musikarekin: 

 Beroketa dinamikoa: 

 
 Familian egiteko ariketak 1:


Familian egiteko ariketak 2:





ERRONKAK






































































miércoles, 25 de marzo de 2020

JOLASAK MATERIAL BIRZIKLATUAREKIN


Saio honen helburu nagusia material birziklatuarekin jolasak asmatzea edo sortzea izango da. Hala ere, eskulanekin hasi aurretik zuen gorputza mugitzeko proposamen bat daukazue.

Beroketa orokorra

Oinen koordinazioa lantzeko ariketak
        Materiala: bi soka edo bi erratz


10 ariketa indarra lantzeko

MATERIAL BRIZIKLATUAREKIN JOLASAK/JOSTAILUAK

Hemen dituzue zuen etxeetan materiala berrerabiliz egin ditzakezuen hainbat jolas/jostailu. Kasu batzuetan material faltagatik edo izan dezakeen zailtasunagatik moldatu egin beharko dituzue. Hala ere, ez jarri mugak zuen trebetasun eta abileziei, eta saiatu!! Eta ez ahaztu irudimena erabiltzen eta beste jolas/jostailu batzuk asmatu!!! Zuen irudimenak ez dauka mugarik eta!!! *Jostailu edo jolas guztiak egiteko artaziak edo kueterra, kola edo zeloa eta margoak beharko dituzue.


Jaurtiketa eta punteria jolasa
Materiala:
-Jaurtigailua egiteko: botilla txiki bat eta puxika bat
-Dianak egiteko: edalontziak edo yogurt poteak
-Pilota: aluminiozko edo paperezko bolatxo bat
Trebetasun jolasak kartoiekin

Materiala:
-Kartoiak
-Kanikak edo pilotatxoak

Igela
Materiala:
-Kartoizko kutxa bat
- 5 yogurt pote
-Paperezko edo aluminiozko bolatxoak
Jaurtiketa edo zehaztasun jolasak: beste aukera batzuk



Boloak


Uztai jolasak

martes, 24 de marzo de 2020

DANTZAK



Kaixo, Ainara naiz, gorputz hezkuntzako irakaslea.
Dugun egoera dela eta, eskolara ezingo gara joan. Beraz, egun hauetan garrantzitsua izango da gure gorputza aktibo mantentzea. Horretarako,  egunero 40-60 minutu egitea ondo etorriko zaizue.
Egunero jarduera batzuk jarriko dizkizuet etxean egiteko.

Saio honen atal nagusia dantzetan oinarrituko da. Saio hasieran beroketa ariketa batzuk egingo dituzue eta ondoren dantza mota desberdinetako bideoak ikusiz dantza egiten saiatu beharko zarete. Eta saioa amaitzeko lasaiketa jarduera batzuk egitea proposatzen dizkizuet. 

Animo eta mugitu zuen gorputzak!!



DANTZA DESBERDINAK IKASTEKO ETA EGITEKO PROPOSAMENAK:

Dantzatu aurretik garrantzitsua gure gorputza prestatzea, beraz, beroketa egokia egitea ezinbestekoa izango.

Ondorengo bideoa 5-6 minututan egin dezakezuen beroketatxo bat daukazue:EGIN KLIK HEMEN

EUSKAL DANTZAK
-Txapeloaz: EGIN KLIK HEMEN

-Esku dantza: EGIN KLIK HEMEN

-Alanelul: EGIN KLIK HEMEN

-
Zazpi jauziEGIN KLIK HEMEN

- Txulalai eta zapatain dantza: EGIN KLIK HEMEN

-San Petrike: EGIN KLIK HEMEN

ZUMBA

-Euskal abestiak: EGIN KLIK HEMEN

-Baloreak:EGIN KLIK HEMEN

-Mugimenduan tinko ( Goazen ):EGIN KLIK HEMEN


-Aldapan gora: EGIN KLIK HEMEN


HIP HOP

-Oinarrizko pausoak: EGIN KLIK HEMEN

BESTE BATZUK
-Nire gorputza da: EGIN KLIK HEMEN
-Orpo Punta: EGIN KLIK HEMEN

-Izan Puntu!: EGIN KLIK HEMEN
LUZAKETAK

Saioa amaitzeko luzaketa batzuk egin ditzakezue gorputza lasaitzeko eta giharrak hobeto errekuperatzeko:

    

YOGA